XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
¡Arrantzale gixaxoak! bada askotan arraiez betetako sareak arrai ikaragarri orrek urratu egiten dizkie; ta arraiak orduan iges egiten diete.
Orregatik ezpata arraiak orrelakorik egin ez dezaten egiten omen dituzte arrantzaleak arrai oien antzeko txalupak; eta ikusi ta, ez omen diete ezpata arraiak jaramonik egiten; bada orduan txalupa aien ondotik bildurrik gabe ibiltzen dira; arrantzaleak oso errax iltzen dituztela.
Badira batzuek ezpata arraiak oso paketsuak dirala esaten dutenak eta gaiztoak ager-erazi ezkero bakarrik dirala; dana dala, ez det uste askok esaten duten bezela ain atun etsai amorrotua danik; bada atunak urpean dabiltza beti; ta ezpata-arraiak berriz ur gañean.
- Eta ¿bale aren etsaia al da? aitona? - Baietz esan dizutet lenago.
- Eta borroka egiten dutenean ¿zeñek irabazten du? - Batzuetan batek; eta bestietan besteak noski.
Entzun gai ontaz Inglaterrako jakintsu batek diona.
Eguraldi epela zegoen; itxasoa berriz bare-bare.
Ontzi batean ninjoala ikusi genduen tiburoi talde aundi bat; eta pixka bat geroxeago bale talde aundiagoa.
Lagun batek esan zidan.
- Borroka aundiak ikusi bear ditugu orain.
- ¿Zergatik? - Bi motako arrai oiek elkarrentzako etsai purrukatuak diralako.
-¿Bai ote? -¡Bai! ¡Bai! Ikusiko degu.
-¡Ene! esan zuen bereala beste batek.
Begira, begira zenbat ezpata arrai datorren andikan?.
¡Oiek bai dirala balien etsaiak!.
Elkartu ziran guziak; eta ikusi giñituen baleak eta tiburoiak eta ezpata arraiak elkarrekin borrokan.